Askotan atzera begiratuz, mila irudi etortzen zaizkigulako burura, mila hitz, mila soinu, usain, irribarre, negar, momentu, sentipen... Badagoelako zer esana eta zer kontatua. Eta talaia honetatik ikusi, irakurri, entzun, usaindu, dastatu daitezkeelako.

domingo, 24 de octubre de 2010

bizitzari mila esker...

10 egun zoragarri. Momentu horietan eskutan izandako tresna haurrekin bizitzeko eta haurrekin batera hezteko onenetakoa. Astialdia, gure heziketan beharrezkoa dena eta ohartzen ez garena. Ongi pasatzeko taldearen gogo eta ilusioa tresna ezin hobeak direla konturarazten duena. Beraiek dira udalekuaren protagonista. Haurrak izan dira udalekua aurrera eraman dutenak eta beraien jarrerak erabaki du udalekuaren norabidea.

Gustatzen zaidan mundu bateko partaide naizela sentitzeak asko betetzen nau.

Pirritx eta Porrotxek aspaldi eman ziguten lezioa eta haiengandik asko ikasi dut. Astialdiak erakutsi dit eguneroko gauza txikiak inportanteak direla, elkarrekiko harremanak ere txiki izanagatik ere handi egin behar ditugula, eta ahal baldin badugu hauek altxor bilakatu. Abenturak eta bizipenak ospatu eta bizi egin behar ditugula, betetzen goazen urtean baina inportanteagoak direlako bizitakoa, gozatutakoa eta elkarrekin batera egindako bidearen dotorezia.

Ikasi dut irribarre egiten didaten pertsonekin zoriontsu izaten eta astialdiak erakutsi dit beti dagoela arrazoiren bat bizitzari milesker emateko eta bizitzari irri egiteko.

HORREGATIK...

MILA ESKER!

No hay comentarios:

Publicar un comentario