Askotan atzera begiratuz, mila irudi etortzen zaizkigulako burura, mila hitz, mila soinu, usain, irribarre, negar, momentu, sentipen... Badagoelako zer esana eta zer kontatua. Eta talaia honetatik ikusi, irakurri, entzun, usaindu, dastatu daitezkeelako.

lunes, 22 de febrero de 2010

Ni + zu = Gu?

Banator. Banator, hilabete gogor baten ostean... eta hari lapurtu diot nire gaurko esaldia. Banatorri. (Klikatu, eta ikus)

"Oinez ibiltzen irakatsi zizutenen atzetik eman zenuen zeure lehenengoa."

Asteburu honetan esan digute erreferente falta duela gaurko gizarteak. Ez dakit nik erreferente falta den, ezpada erreferente egokien falta. Beti guregan pentsatzen dugu, eta bakoitza den bezalakoa izaten osatzen omen da taldea, hala nioen nik bederen. Horra Ni + zu eragiketaren emaitzaren gua.

3 + 2 = 5 izango dira, baina giza eragiketa honetan 2 + 3 ez da 5. Hots, Zu + ni = GU!

Zuk erakutsi zenigun ni izaten, eta horregatik gara gu. Ahalaren ostean, norbaitek erakutsi zizun lehenengo pausoa ematen. Norbaitek erakusten dizu izaten.

Gizarteak, inoretaz ez dependitzen erakutsi behar omen digu. Horrela aske sentituko garela diote. Gizartean zerbait izan nahi bada, norberaren kabuz bizitzea omen da ezinbestekoa. EZ!

Nik asko dependitzen dut. Gustatzen zait jakitea jendeak zer pentsatzen duen nitaz, edo nire niaz. Zer aldatu beharko nukeen. Gustatzen zait jakitea lagunengan zer sortzen dudan, zergatik diren lagunak. Familiak dependentzia sortzen dit, behar dut haiek adierazten didaten maitasuna. Behar ditut gomendioak, nik egin nahi dudana, izan nahi dudana eta izan nahi dudan modua deskubritzeko, plazaratzeko.

Zergatik uko egin, behar ditugun dependentziei? Ez al gaituzte etorkizuneko gu hobeagoren bat egiten lagunduko? Erantzuna hautaketa agian? Nik besteengan ERE dependitzen dut. Hori bai, nik dependitu nahi dudan haiengan. Zuk?

Honatx, X. Leteren esaldi bat, bizitzan koherentea izatea baita koherentzia faltarik handiena.

"Segi zure bidetik, hobe da horrela, gauza denen gainetik, haizea bezela..."