Askotan atzera begiratuz, mila irudi etortzen zaizkigulako burura, mila hitz, mila soinu, usain, irribarre, negar, momentu, sentipen... Badagoelako zer esana eta zer kontatua. Eta talaia honetatik ikusi, irakurri, entzun, usaindu, dastatu daitezkeelako.

domingo, 5 de diciembre de 2010

Ni naiz... (1)


Joan da.

Ezertan sinesten ez duenarentzat, bizitza, peripezia biologikoaren menturazko episodio bat da. Kausalitate baten ondorioa, baina baita kasualitate bat ere.

Bizitza, determinismo hertsi eta ilun batean klausuratzen da. Jainkoak eman zezakeen askatasun-puska ttikia, albedrio askearena, biologiak eta genetikak ez du ematen.

Heriotza, bizitzaren amaiera da. Nik ere sinetsi nahiko nuke gero zerbait izango dela, maite izan nituen haiek nonbait aurkituko ditudala.

Nire azken poemak, hiru poema hunkitu, Lurdes hil baino aste batzuk lehenagokoak dira. Berari eskaini nizkion. Geroztik ez naiz poesia lerro bakar bat ere idazteko kapaz izan.

Eta berriro pentsatzen dut hitzek ezin dezaketela bizitza erridimitu, eta are gutxiago heriotza.



*LETE, Xabier. Abestitzak eta poema kantatuak. Donostia: 2006, Elkar



No hay comentarios:

Publicar un comentario