Askotan atzera begiratuz, mila irudi etortzen zaizkigulako burura, mila hitz, mila soinu, usain, irribarre, negar, momentu, sentipen... Badagoelako zer esana eta zer kontatua. Eta talaia honetatik ikusi, irakurri, entzun, usaindu, dastatu daitezkeelako.

sábado, 15 de mayo de 2010

...milesker bidea zuekin egiten uzteagatik... Laster arte!...

II. ZATIA:

Irribarrea atera dit ikastaroak, zoriontsu egin nau eta platerkada honetako saltsa egiteko bakoitzak duen garrantzia, guztion beharra erakutsi dit. Egia da, urduritasunezko momenturen bat edo beste ere izan dudala, baina ahanzturaren bidean jarriak daude.

Jende askok animatuta apuntatu nintzen, guztiek sekulako esperientzia zela esan ostean, eta egia esan halaxe izan da niretzat ere. Maialen ere animatu zitzaidan eta goiz batean geratu, paperak bete eta bidaliz, begiak itxita apuntatu ginen. Bai, begiak itxita. Eta begiak irekitzeko garaia iristen ari zaigu tamalez. Amets bat izan da niretzat. Esnatu eta gaueko ametsak amesten jarraitzea gustatzen zaigun bezalakoxea.

Pertsona bakoitzari buruz hitz egingo nahiko nuke baina gehiegi luzatuko nintzateke. Lau hitz lau pertsonei buruz. Goretti, milesker ulertzeagatik eta benetako laguna izateagatik. Eskerrik asko hitz egiteko izugarri balio duzulako. Ibon lagun izaten uzteagatik eta zurekin batera ilusioa banatzen lagundu didazulako. Sandra begirale aparta zarela erakutsi duzulako. Asier eta Jokin irekiak zaretelako, Iñigo oso protekzionista zarelako, Tano borde bat zarelako, Maitane Andueza aupa aupa eta aupa zu!, Orio edo Oreretako nire bi neska txiki, Bovedako eskandalosoak… Aipatu ez ditudanak barka, baina orokorrean denei, milesker nire ilusioaren parte izateagatik, nire gogoaren parte izateagatik eta horrenbeste erakusteagatik.

Ilusioz etorri nintzen, eta ez noa ilusiorik gabe ezpada gogo eta desio gehiagorekin. Urrian elkartu ginen bidegurutzearen aurrean eta honaino iritsi da bidea. Beste bidegurutze bat dugu aurrean. Noizbait elkartuko ote gara bidean zehar!!

Saiatu naiz azaltzen bizitakoa, disfrutatutakoa, gozatutakoa, aprobetxaturikoa. Badakit ez dudala lortu azaltzen, baina jakin guztiok lagun bat duzuela Orion. Noizbait zerbait behar izan ezkero laguntzeko prest egongo dena, eta ez izan beldurrik niregana jotzeko.

Besarkada handi handi bat bihotzez, benetan. Besterik ez. Hau da esateko dudana, laster arte eta betirako, Orioko lagun bat!


lunes, 10 de mayo de 2010

Lau hitz!

  • Etorkizuna da xedea, astialdia aldiz bidea!

  • Egin dezagun oihu, salto mundura eta alda dezagun gustatzen ez zaiguna!

  • Astialdiak merezi du!