Askotan atzera begiratuz, mila irudi etortzen zaizkigulako burura, mila hitz, mila soinu, usain, irribarre, negar, momentu, sentipen... Badagoelako zer esana eta zer kontatua. Eta talaia honetatik ikusi, irakurri, entzun, usaindu, dastatu daitezkeelako.

sábado, 9 de enero de 2010

'El conquistador del fin del mundo' itzuliko da gaur ETB2 katera



Ezustekoz eta berrikuntzaz beteta dator El conquistador del fin del mundo lehiaketaren seigarren denboraldia. Hasteko, emisio eguna aldatu dute: aurreko bost urteetan astelehenetan eman zuten, baina aurten igandeetan ikusi ahal izango da, 22:00etan. Ohiko moduan, denboraldi berriko 21 parte-hartzaileak aurkezteko baliatuko dute aurfeneko programa.

ETBk ez du aurreratu nahi izan zeintzuk izango diren aurten Patagoniako abenturako kapitainak. Hori bai, Jose Luis Kortak eta Juanito Oiarzabalek hasiera batean ez dutela parte hartuko iragarri dute.

Lehiakideak gizonezko eta emakumezko bi taldetan banatuko dituzte, Argentinarako bidaian. Hartara, gehienek pentsatuko dute lehia gizon eta emakumeen artekoa izango dela. Baina ezer ez da dirudiena. Esate baterako, ez diete urteroko arropa «teknikoa» emango. Eta aurreneko desafioa norberak eramandako arroparekin gainditu beharko dute, zeropeko tenperaturak pairatuz.

Programaren lehen egunetan, bestalde, ez da txabola pobre eta aberatsik egongo. Abenturazale guztiak 160 metro karratuko kanpamentu batean bilduko dira, «burdinazko sarjentu gogor» baten gidaritzapean. Sarjentu horren izena ez dute aurreratu, baina lehiakide askorentzat harekin bizitzea amesgaiztoa izango dela azaldu du ETBk.

Zurrumurrua izan baldin badaiteke ere, Etb-k eskaini dizkigun aurrerapenetan kapitain ezkutuak asmatzeko aukera izan dugu. Hona nire apustua. Manu Maritxalar kirol kazetaria, boxeolaria, arraunlaria, eta Tostartean Euskadi Irratiko programako aurkezlea izan daiteke kapitainetako bat. Asmatuko ote dut? Badakizue, bihar gaueko 22:00ak inguruan ETB2-n.

INFORMAZIO ITURRIA: BERRIA egunkariatik moldatua [Urtzi Urkizu]
Jatorrizkoa irakurtzeko klikatu hemen: JATORRIZKOA

miércoles, 6 de enero de 2010

Baserria: euskal kulturaren ondarea galbidean

Baserrietan sortuak eta bertatik errotuak ei dira euskaradunon usadio eta ohiturak. Gure izaera edo nortasuna geure bilakatzen dituzten ezaugarriak, eta gainontzeko kulturetatik ezberdin bilakatzen gaituztenak. Maitatzeaz haratago gozatzea omen da, tradizioak mantentzeko eta berrindartzeko ezinbestekoa, askotan, ahanzturan galtzen uzten ditugu, ordea. Euskal ondarearen galbidean doan bizimoduaz ahaztu ez gaitezen honatx, Gorka Palaziori, nik, eta Ainhoa Barandiaran eta Izaskun Vazquez andereñoek eskaini diogun azken ataza. Gustatuko zaizuelakoan...