Iritsi zait uda. Batzuk esango dute ederki bizi naizela urtean zehar ere, baina ez udan bezain ondo, udan bezain zoriontsu. Aurtengo urtea (ikasturtea) aldiz desberdina izan da. Jakingo duzue honez gero zergatik.
Uda ere ezberdina izango da, ezberdina egingo zait. Gauza asko dut egiteko, ikasteko, disfrutatzeko, gozatzeko. Eta egon ziur horretara noala, ikastera, egitera, disfrutatzera, gozatzera, ...
Badut beldurra, gaizki egitearena agian. Aukera eman didatenei huts egitearena. Baina norberak du egin nahi duena nola egin nahi duen egiteko parada.
Bada liburu bat nire orain arteko udak biltzen dituena, eta espero luzaroan ere bilduko dituena, Mendiguren Xabierren "Uda betiko balitz", izan ere uda betiko balitz...

“Haurtzaroa pozaren erresuma izendatzea
Gizakien Historian edo Historiaurrean
Urrezko Aro bat izan zela sinestea bezalakoa da:
Harrezkero dena litzateke endekatze eta galera,
Okerretik okerrera igarotze ezinbesteko bat.”
Mendiguren, Xabier [Uda betiko balitz]
No hay comentarios:
Publicar un comentario