Askotan atzera begiratuz, mila irudi etortzen zaizkigulako burura, mila hitz, mila soinu, usain, irribarre, negar, momentu, sentipen... Badagoelako zer esana eta zer kontatua. Eta talaia honetatik ikusi, irakurri, entzun, usaindu, dastatu daitezkeelako.

sábado, 3 de julio de 2010

1984:

1984:
Distopia zoragarri bat, utopia negatibo bati buruzko eleberriak ere ederrak izan baitaitezke, ezjakintasunean ez jausteko. Ezjakintasuna baita indarra.

Anaia nagusiaren gezurrak egi dira, errealitate. Gure errealitateak errealitate izateari uzten dio. Boterea balore bihurtzen den gizartea azaltzen duen errealitatea erakusten digun liburua.

Gure hizkuntzaren errealitatea, maitasunarena, moralarena, ... gezurrezkoa da. Ezarritako hizkuntza hizketaberria bihurtzen da gure hizkuntza. Isiltasuna (des)informazioaren bitarteko.

Gerra da bakea
askatasuna da esklabotza
ezjakintasuna da indarra

...izan ere, itxaropenik bada... proletarioen baitan da...

Izan zoriontsu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario