Askotan atzera begiratuz, mila irudi etortzen zaizkigulako burura, mila hitz, mila soinu, usain, irribarre, negar, momentu, sentipen... Badagoelako zer esana eta zer kontatua. Eta talaia honetatik ikusi, irakurri, entzun, usaindu, dastatu daitezkeelako.

martes, 10 de noviembre de 2009

Talaiatik, talaiara I

Denok ikusi ditugu eta ikusten ditugu gauzak ilun, beltz. Denok sentitu gara noizbait ezerezaren soldadu. Soldadu hitza, itsusia iruditzen zaigu. Eta da.

Baina gu ez al gara gure izaeraren, gure nortasunaren soldadu?

Zergatik sentitu ezerezaren moduan, zerbait garela eta izan nahi dugula uste dugunean? Izan ere ezereza ez da ezer. Edo bai? Zer da ezereza? Bizitzako uneak ere ba ei dira ezereza, probesten ez badira bederen. Eta bai, askotan ezereza kontsideratzen duguna bada probestea. Izan ere zer da esperientzia denboran zehar bizitako momentuek osatzen duten bidea ez bada? Bizitako momentua izan liteke denbora hutsa. Baina denbora hutsak ere bidea osatzen laguntzen du.

Esperientzia da bizitzako irakasle nagusia. Bizitako momentuek eta esperientzia bizitzen laguntzen dizuten pertsonak ere lagun izan ditzakezu, baina ikasiko duzu beraiengandik zerbait. Irakatsiko dizute.

...izan ere...

...zergatik neurtu bizitza urtetan, eta ez ilusio gauzatuetan, edo urratutako bidearen dotorezian...

Aspaldi jarri nahi nuen esaldia, bere garaian Alberto Iñurrategik esandakoa... eta aunitzetan zer pentsatua ematen duena...

2 comentarios:

  1. irudirik ez akaso halako abstrakzioetarako?

    ResponderEliminar
  2. Pausoa eta pausua, ematera ausartu ez garen urratsa, abaguneko arnasestua, atzera begiratu eta min eman diguna, etorkizunaz eginiko espekulazioa, sastraka arteko xendera, oinak zauritu dizkigun harritxintxarra... Dena da bidea, deus ere ez ezereza, guk nahi ez badugu.

    ResponderEliminar