Askotan atzera begiratuz, mila irudi etortzen zaizkigulako burura, mila hitz, mila soinu, usain, irribarre, negar, momentu, sentipen... Badagoelako zer esana eta zer kontatua. Eta talaia honetatik ikusi, irakurri, entzun, usaindu, dastatu daitezkeelako.

lunes, 2 de noviembre de 2009

Euskara = Gaztelania?


Doktrinatze nazionalista baztertuko duen saiakera egiteko prest azaldu da gaur Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. Euskara eta Gaztelania maila berean egoteak, euskal gizartearen gehiengoaren erabakia errespetatzea ekarriko duela gaineratuz. Egungo egoerak hizkuntzen errealitatea ukatzen duela esateaz gain, "behargabeko ofentsa" dela adierazi du sailburuak.

Ez da sozialistek eta popularrek eskutik helduta hezkuntza arloan lortu nahi duten aldaketa bakarra, izan ere, ikasliburuetan ere Euskal Herria terminoa hizkuntza eta kultura terminoetara soilik mugatuko dute. Honenbestez, Euskal Herria, Euskadi eta Euskal Autonomi Erkidego moduko hitzek ordezkatuko dute.

Euskarari laguntzeko prest, horrela azaldu zaigu gaurkoan ere Zelaa. Gizartearen gehiengoaren erabakia errespetatzea aitzakiatzat hartu eta populismo merkea eginaz, justifikatu ditu sailburuak gaurko adierazpenak.

Azalduko ote dit errespetua eskatzen duen agintari txit gorenak, gizartearen gehiengoa ordezkatzea zer ote den? Azken hauteskundeetako gehiengo kontzeptua norbaitek azalduko al dit? Erabat ados hizkuntzen berdintasunei dagokionez, baina ez ote da Euskal Herrian ezberdintasun egoera bat bizi, Eusko Jaurlaritzak beregain dituen instituzioetatik hasita?

1 comentario:

  1. ongi!
    hasiera oso neutrala, informazio hutsezkoa, eta jarraipanea "digna rabia" edo antzekoa. haserrearen haserrez duintasunezko pareta, galdera, eta parean jartzera.

    soilik diot oraintxe negu hurbilak entzuten dudala, ate joka, eta spotify bidez.

    ResponderEliminar