Askotan atzera begiratuz, mila irudi etortzen zaizkigulako burura, mila hitz, mila soinu, usain, irribarre, negar, momentu, sentipen... Badagoelako zer esana eta zer kontatua. Eta talaia honetatik ikusi, irakurri, entzun, usaindu, dastatu daitezkeelako.

jueves, 17 de diciembre de 2009

Nafar estatua, iragana edo geroa ote?

Ekaitz Aranberri uberarrak eta Xabier Ibarguren oriyotar sutsuak Gorka J. Palazioren ikasgairako egindako ikusentzunezko lana da hau:

Xabier eta Ekaitz, EHU-ko bi ikasle dira eta Gorka J. Palazioren ikasgaiko ataza da hau. Biei ere (eta irakasleaz zer esanik ez dago), nortasun agirian gipuzkoar direla jartzen dien arren, nafar sentitzen dira. Nafarroa da euskaldunon estatua eta formalki orain dela 500 urte inguru desagertu bazen ere, oraindik jendearen bihotzean dirau nafar suak. Iragana izan beharrean, geroa marrazteko indar bezala ikusi behar da lan hau.







Gustatu zaizuelakoan... GORA NAFARROA!

1 comentario:

  1. Zorionak lanagatik eta Urte berri oparoa opa dizut, Xabier. Apropos, zuen bideolanaren erreferentzia ikusi dut blog honetan: http://bizkaianafarra.blogspot.com

    ResponderEliminar